Tradizioa eta txerri-harakin ona
Irura Urdaitegia duela 35 urte baino gehiago hasi ginen gure haragi-produktuak eskuz egiten (txistorra, euskal odolkia, mihia, tripakiak, eta abar). Gaur egun, gure produktu-sorta zabaltzen eta lerro eta formatu berriak garatzen jarraitzen dugu, betiere bezeroen beharra asetzeko.
Txorizoa
Irura Urdaitegiko txorizoa artisau erara egiten da, txistorra bezala. Txorizoaren osagaiak txerri-okela, piperrauts hautatua, baratxuria eta txerri-tripa naturala dira.
Txistorra ez bezala, txorizoa koipe gutxiagokoa da, kalibre handiagokoa, eta zapore bereizgarria du, egosteko edo barbakoarako aproposa egiten duena.
Tripakiak
Irura Urdaitegiko tripakiak errezeta tradizionalei jarraituz egiten dira. Hautatutako lehengaiak eta osagai naturalak abiapuntu hartuta, arreta eta dedikazio handiz prestatuak.
Bi formatu ditugu, zuriak edo geuk egindako tomate saltsadunak. Behar den denboran su motelean berotuz, produktu hori prest egongo da gozatzeko, prestatzeko beharrik gabe.
Gourmet produktuak
Artisau eran prestatutako gourmet haragi-produktuak formatu desberdinekin egiten ditugu, lehengai fresko eta kalitate gorenoak erabiliz. Gozatu ezazu kalitate goreneko gure txistorra, txorizo, hirugiar, saltxitxa freskoak, solomo edo saihets-ezurretaz, barbakoarako bereziki prestatutako pakete ezberdinetan.
Lata kontserbak
Txerrien, behien, hegaztien eta ehizarekin lotutako beste espezie batzuen haragi onenetatik eta hautatuenetatik eratorritako artisau-produktuak; hestebeteen eta pateen kontserbak.
Latako ontzi praktikoetan aurkezten ditugu, errezeta zaharrak eta tradiziozko lan ona uztartzeko bereziki egokituak… “amonaren etxean bezala”.